Patxi Baztarrikak kaleratu berri duen Babeli gorazarre liburuari eztenkada batzuk sartu ondoren abiatu dugu programa, gaileta hiperbitaminikoek eman diguten indarrarekin. Matriuska atalean, sexismoaren aurka lan egiteko gizonezkoek antolatu dituzten ekimen, talde eta erakundeei buruz jardun du Ibon Arrizabalagak, bakoitzak bere barneko gogoetatik gizartera doan bidea dela erakutsiz. Amaitzeko, Koldo Otamendik The Wet Band taldearen Waterproof diskoa gomendatu digu.