Euskal Autonomi Erkidegoko Biologoen Elkargo Ofizialak eta Oceana, itsas kontserbaziorako nazioarteko erakundeak Donostiatik Biarritzera itsas korridore ekologiko bat sortzea proposatu dute. Horregatik, proposamena hobeto ulertzeko Iñaki Azkarate, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialeko ordezkaria elkarrizketatu dugu gaur.