Lauroba taldeko Iker, Haritz eta Alain izan ditugu gaur estudioan eta sekulako oilategia sortu dute euren umore eta saltsarekin; Egunarekin diskoa aurkeztu digute. Bestalde, Aitor Martinezen egunerokoa izan dugu, eta bere maitemin nobelatuaren berri jaso ere bai. Eta noski, Hairspray filmeko doinuek musikal giroa ekarri digute eta ostiraletan ohikoa izan ohi den gerri-buelta astintzeko gogoa.