Aurtengo Herri Urrats festa sekula baino garrantzitsuagoa da Alain Boscq-en ustez. Kontua da, aurten ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak ez duela ia dirurik jasoko Jaurlaritzaren partetik. Orain arte, Seaskaren diru iturri nagusiak Herri Urrats eta Jaurlaritzaren diru laguntzak ziren.