Jon Ijurkoren Kaleko Mobidan Ilegales talde asturiarra izan da saioko gai nagusia. Talde hau agur bira bat egiten ari da, 30 urteko ibilbidea ixteko, eta larunbatean Euskal Herrian izango dira, Bilboko Kafe Antzokian hain zuzen. Saioaren lehen zatian talde honen musika entzun da, biografia labur batekin batera. Saioan entzun diren beste talde batzuk: Hardflip, Kañeria 13, 999, The Lurkers…