20 urte bete dira Gato Perez hil zela, eta hori dela eta monografikoa eskaini zaio Hegoaldeko Ostatuan. Javier Patricio (Gato) Perez Kataluniako runbaren berritzaile nagusia gertatu zen 70ko hamarkada amaieran, disko bikainak eta batez ere kantu ederrak bidean utzita. Horietako batzuk entzungo dira saio honetan; “Todos los gatos son pardos”, “Rumba de Barcelona”, “El ventilador”.. eta beste hainbat. Poesia urbanoaren maisu eta erritmo latinoak (salsa, descarga..) eta ijitoen runba nahasten antzindari ugariak dira azken urtean haren izena goraipatu dutenak, geuk ere geure apurtxoa gehitu nahi dugu ahalegin horretan eta batez ere gozatu haren kantuekin.