Hegoaldeko Ostatuaren hasiera nahiko “rockeroa” izan da:  Tumi & the Volume taldearekin hasi, Dirtmusic Chris Eckman eta enparauen “supertaldearen” bigarren diskoa aurkeztu, Marokoko eszena rockero gaztearen izenik nabarmenena den Hoba Hoba Spirit taldearen azken diskoa estreinatu eta Gogol Bordelloren azkena gogoratuko da. Gure denboran bidaiatzeko makinak 1973ra eraman ditu lehenik entzuleak Hezdoleh Ghanako talde mitikoaren lehen disko historikoa “Masekela Introducing Hedzoleh Sound” berreskuratzera eta ondoren Nick Jones Ingelesaren kantu bikain parea berreskuratzera.