·     Gure elkartasun osoa eta besarkadarik beroena Ioni eta bere sendiari.
·     Operazio polizial hau salatu nahi dugu. Espainian azken urteetan nagusitu den logika errepresiboaren ondorio den atxiloketa honek Euskal Herriaren aldeko konpromiso militantea zigortzea besterik ez du bilatzen.
·     Atxiloketa hau justifikatzeko egiten diren toxikazio saiakerak ere salatzen ditugu. Ionek beti bizitza normal eta publikoa egin du, inoiz ez da ezkutatu eta lankideok horren lekuko gara.
·     Atxiloketa hau salatzeko deitu diren mobilizazioekin bat egin eta hauetan parte hartzeko deia egiten dugu.

Infozazpiko langileak