Hego Afrika modan dago eta baita bertako musika ere. Hori dela eta azken astetan ugariak izan dira gurera iritsi diren bertako disko eta musikariak. Kontutan hartuta potentzia musikal handia dela maizago gertatu beharko luke horrek… Hegoaldeko Ostatuan Next Stop Soweto bildumaren lehen bi aleak aipatu, Tumi & the Volume hip hop taldearen bigarren diskoa estreinatu eta House Hegoafrikarraren adibideren bat entzun dira. Pieza klasikoak eta gaur egungoak uztarturik. Horretaz gain Nortec Collectiveko kide den Clorofilaren eta Cibelle Brasildarraren azken diskoak aurkeztu dira.