Kazeta.infoJON ANZAren HARRERA ekitaldia; Anaiz Funosas (Askatasuna). Jon Anzaren hilotzari lehen harrera egin diote arratsaldean Ziburuko beilatokian. Bertan Jon Anza “azkena izan dadin” dena egingo dutela adierazi du Anaiz Funosasek eta Espainiako eta Frantziako Estatuei egotzi die Anzaren heriotza. Errepresioa beldurraren ondorio dela esan du, eta beldurra herri honek markatu duen erronkaren parekoa dutela Parisen eta Madrilen. [Argazkia: Kazeta.info]