Gaur, abuztuaren 12a, osteguna, Ion Telleria kazetaria atxilotu dute Donibane Lohitzuneko polizia etxean  eguerdian, egunero bezala,  sinatzera joan denean. Bere aurkako euroagindu eskaria egin zuen Madrilgo Entzutegi Nazionalak eta ekainaren 30ean onartu zuen berau Pabeko auzitegiak. Defentsak jarritako helegitea ez du onartu azken honek eta ondorioz, Ion atxilotu eta espainiaratzeko agindua eman du.

·    Infozazpi irratiko lankideok, gure besarkadarik beroena eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu Ioni eta bere sendiari.
·   Atxiloketa eta espainiaratze hau salatu nahi dugu. Estatu espainiarrean azken urteetan nagusitu den logika errepresiboaren ondorio den atxiloketa honek Euskal Herriaren aldeko konpromiso militantea zigortzea besterik ez du bilatzen.
·   Atxiloketa hau salatzeko antolatuko diren mobilizazioekin bat egin eta hauetan parte hartzeko deia egiten dugu.

Infozazpiko langileak