ETAk kaleratutako azken oharrean dio, badirela hilabete batzuk ekintza armaturik ez burutzeko erabakia hartu zuela eta dei egiten dio gobernu espainiarrari konponbidea ekarriko duten gutxiengo demokratikoak ezartzera. Deia ere eragile politiko, sozial eta sindikalei erantzukizunez jokatzera.

BBCk aurreratu eta infozazpi irratiak ere jaso ahal izan duen adierazpenean, ETAk dei egiten dio nazioarteko komunitateari, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa gainditu eta irtenbide justu eta demokratikoa ekarriko duen prozesuan parte hartzera.