Cumbia elektronikoari errepasua emateaz gain (Frente Cumbiero, Miss Bolivia eta Paco Mendoza), Kiko Veneno estimatuaren eta Las Migas lau emakume gaztek osatutako flamenko laukotearen lan berriak aurkeztu dira Hegoaldeko Ostatuaren saio honetan. Horregatik nahiko saio latinoa gertatu da. Hala eta guztiz ere beste kontu eta kantu batzuk izan dira bidelagun. Hala nola, Mouusu T Ei Lei Jovents Marseilarren azken lana “Putan De Canco”.