Naia Kortabitarte, Iker Beristain preso politikoaren emaztea da. Gaur goizean kontatu digunez, euren alaba jaio zenetik ezin izan dute elkarrekin egon, Le Vert epaileak eskubide hori ukatzen dielako. Hain zuzen, hori salatzeko Beristainek eta Estatu frantsesean dauden beste bost preso politikok gose greba abiatu zuten urriaren 14ean eta gaur 21. eguna bete dute baraualdian. Naiak aipatu digunez, presoek “aita izateko duten eskubidea” aldarrikatu nahi dute protestaren bidez.