BILAKETAK

Infozazpi Irratiak bost urte beteko ditu heldu den urtarrilean. Proiektua sortu zenean irratia arian-arian garatuko zela azaldu genuen hedabide berriaren bultzatzaileok, eta hala egin dugu bost urteotan. Orain, beste urrats batzuk egitera goaz, irratiari tamaina handiagoa emateko. Bere itzala gero eta zabalgoa izateko. Hori dela eta “Geroz eta gehiago” lema aukeratu dugu kanpaina honetarako.

Bigarren saioan Andaluziako Migue Benitez poeta eta kantariaren lanean sartu gara, ahal bezain sakon. Como apretar los dientes (Hortzak nola estutu) izena du bere disko postumoak, hain zuzen, 21 urterekin hil baitzen Migue. Kolore berdez inguratuta eta sentimendu garrapateroa lagun, hunkitu eta guzti egin gaituzte Migueren ahotsak, musikak eta hitzek. Horrez gain, Sarekada atalean Internet bidez bidaiatzeko oso gune aproposa aipatu dugu: Tokitan.tv. Entzungailua ere martxan jarri dugu, baita irratiko hanka-sartzeak entzun ere, Ohoina barruraino atalean. Erne! Sartudalapurra! Datorren ostiralean, gehiago eta barrurago.

Hilabete eta erdiz Nafarroa zeharkatu ostean Iruñean amaituko da bihar Furgo Bira ekimena eta Bakartxo Ruiz, ekimeneko kideak balorazioa egin du Kale Gorrian saioan.

Gazte Abertzale ko Maider Carrererek gazteek aldaketa eta independentziaren alde emaiten eta eraikitzen dituzten pausoak goraipatu ditu.

Zarauzko Surf Eskolako Haritz Larrañaga monitoreak Andy Irons surflariaren heriotzaren inguruan eman diren berri batzuen inguruko gogoeta luzatu du.

Joana Irigarai nous présente deux animations culturelles qui vont se dérouler ce mois-çi au Jai Alai de Donibane Lohizune, le championnat des Bertsolari d’Ipar Euskal Herria le 12 Novembre et les 75 ans de l’association Begiraleak le dimanche 28 Novembre.

Maite Ubiria eta Jasone Iroz kazetariek ipar Euskal Herrian azken egunetan izan diren albiste aipagarrienetako batzuk laburbildu dizkigute.

El especialista en política internacional aborda la dramática situación en el Sahara.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »