Infozazpi Irratiak bost urte beteko ditu heldu den urtarrilean. Proiektua sortu zenean irratia arian-arian garatuko zela azaldu genuen hedabide berriaren bultzatzaileok, eta hala egin dugu bost urteotan. Orain, beste urrats batzuk egitera goaz, irratiari tamaina handiagoa emateko. Bere itzala gero eta zabalgoa izateko. Hori dela eta “Geroz eta gehiago” lema aukeratu dugu kanpaina honetarako.