Datorren abenduaren 11rako manifestazioa deitu du CADE kolektiboak Baionan AHTren linea berriari ezetz esateko. Europa mailako protesta izango da abenduaren 11koa eta Lapurdiko hiriburuan laborariak izanen dira protagonista nagusiak, Pantxoa Teller-ek esan digunez, “beraiek direlako kaltetuenak”.