Su-eten iraunkor eta orokorra adierazi du ETAk eta Espainia eta Frantziako agintariei errepresio neurri oro indargabetu eta Euskal Herriaren ukazioa albora dezaten deia egin die.
Behin betiko konponbidea gauzatzeko prozesuarekin eta gatazka armatuaren amaierarekin duen konpromisoa da ETAk hartu duen erabakia, gaur kaleratu duen agirian jakin arazi duenez.