Zenbaki biribilen zale ez garenez, saio berezia egin nahi izan dugu gaurkoan, hamargarrenera iritsi gabe. Bidelapurrak atala luzatuz, Peter Tosh musikari jamaikarraren ibilbidea jarraitu dugu. Toshen zenbait kantu entzun ditugu, baita bere hitzak irakurri ere, eta aspaldi joan bazen ere (1987an hil zuten tiroz), egiaztatu dugu bere lanak bizi-bizirik jarraitzen duela.
Erne! Sartudalapurra! Datorren ostiralean, gehiago eta barrurago.