Donostiako danborrada aitzaki bezala hartuta, bueltan izan da Iñaki Esnaolaren Burdinola heavy metal saioa. Azkenik denboraldi berriari hasiera eman nahi izan dio, era berean programaren hamargarren urteurrenarekin batera datorrena. Metal musikaren dibulgazio neurtua eginez, makina bat nobedade izan dira aurrenekoan: Universum, Helloween, Turisas, Disturbed, Orion Child, Mendeku Itxua, Numen, Accept, … aro berrirako ohiko atalak errespetatu dira, baina laburrago. Burdinola is back!