Gaurko grebaren balorazio oso baikorra egin du Nafarroatik Txelui Moreno ezker abertzaleko ordezkariak. Baina testuinguru ekonomikoaren gaineko hausnarketa bakarrik ez, politikoarena ere egin digu. Gogor hitz egin du Aralar alderdiaren kontra eta bereziki NaBai koalizioaren baitan izaten ari den jokabidea tarteko. Ezker Abertzalearekin duen akordio estrategikoa hausteko ere eskatu diola Eusko Alkartasunari berri eman digu Txelui Morenok.