Urtero bezala, aurten ere Sahara Marathoiak elkartasuna eramango du Argeliako errefuxiatu guneetara eta Euskal Herrian ere, lasterketa berezi horretan parte hartzeko deia luzatu dute. Guk Tomas Arriturekin hitz egin dugu gaurkoan eta berak azaldu digunez, otsaila amaieran izango den marathoi berezi honetan parte hartzeko ez da zertan kirolaria izan behar, “baldintza bakarra saharar herriari elkartasuna erakutsi nahi izatea da”. Informazio gehigarria www.euskalsaharathoia.com helbidean topatu daiteke eta oraindik, izen emateko epea zabalik da.