Ezker abertzalearen izenean Rufi Etxeberriak eta Iñigo Iruinek alderdi politiko berriaren estatutuak aurkeztu dituzten Euskalduna Jauregian. Etxeberriak nabarmendu duenez, “urrats berria eta historikoa da hau” eta “mozorrorik gabea”. Hirurehun bat gonbidaturen aurrean azaldu dutenaren arabera “alderdi berriak
indarkeria erabiltzea edo erabiltzeko mehatxua errefuxatu” egingo du, baita ETA erakunde armatuarena ere.

Bihar alderdi berriaren izena jakinaraziko dute eta etzi berriz, Espainiako Gobernuaren Barne Ministeriora joango dira erakunde berria erregistratzera. Gaurko ekitaldian, alderdi berria legeztatzeko exijitu diote Espainiar Gobernuari.