Herrialde arabiarretan zabaltzen ari den fenomeno politikoa Irakera ere heldu da. Azken bi asteotan manifestazioak hasi dituzte herritarrek Bagdadeko kaleetan. Protesta txikiak dira baina hilaren 25an manifestazio handi bat egingo dutela berri eman digu
Karlos Zurutuzak Bagdadetik. GARA egunkariko bidali bereziak azaldu digunez, Tunisia, Aljeria eta Egiptoko altxamenduak Irak aldera heldu dira eta Al Malikiren gobernuaren aurkako protestak hasi dira hiriburuko kaleetan.