Astelehenetik Izpurako itxialdian diren zortzi iheslari gazteak bisitatu genituen atzo eta beraiekin izandako solasaldian, itxialdia egiteko dituzten arrazoiak eta une hauek nola bizi dituzten kontatu ziguten. Orotara, zortzi gazte independentista dira itxialdian direnak baina Baxe Nafarroako herrixkara iritsi ginenean babes zabala dutela frogatu ahal izan genuen. Bertan, Xalbador Ramirez eta Irati Tobarekin hitz egin genuen.