Gaur Hernanin, AHTren desjabetza akten sinatzea bertan behera geratu da eta Adif-eko ordezkariek esku hutsik itzuli behar izan dute. Ehundik gora lagun bildu da goizean udaletxe atarian protestan eta hainbat ikastetxeetan paroak deitu dituzte. Larunbaterako berriz, Tolosaldeko AHT Gelditu Elkarlanak manifestazioa deitu du.