Maite Ubiria eta Aitor Renteria izan dira gaur gurekin, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako aktualitatea errepasatzeko. Izpurako gazteen itxialdia, Baionako AEKren egoitzari aste honetan egindako erasoa, Euskal Herriko Laborantza Ganbera edota inauteriak izan ditugu hizpide.