Ramirez anaiak goizean Bionara bidean atxilotu dituzte eta Perez agerralditik bueltan, Basusarrin. Larrabetzuarraren atxiloketa biziki bortitza izan da. Autoko lehio bateko beira hautsita atera dute gaztea. Theresa Halsouet Urruñako hautetsia gaztea babesten saiatu da, eta hau ere lurrera bota eta jo egin dute poliziek. Elian Etxeberria Senpereko hautetsia Ramireztarren eta Perezen atxilotzeen lekuko izan da. Atxilotzeak oso bortitzak izan dira eta armak eskuan zituzten poliziek mehatxu egin dietela salatu du.