Euroaginduen aurkako kolektiboko ordezkariak haserre bizian agertu dira Baionan Izpuran itxialdia burutu zuten gazteak atxilotzen ari direlako. 300 hautetsik sinatu dute dagoeneko gazte horiek aterpetzeko kanpaina. Lutxi Oxandabaratz hautetsiak gazte hauen gizatasuna nabarmendu du. Euren etxeetan babes emanda ere, kalean modu txarrean ebatsi dizkietela salatu du.