Guardia Zibilak Bilbon atxilotutako lau gazteen senideek, Izpuran itxialdia egin eta atxilotu edo atxilotzeko arriskuan direnen senideek eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak agerraldia egin dute Bizkaiko hiriburuan. Mobilizatzeko deia egin diete herritarrei. Donostia, Bilbo, Gasteiz, Zumaia eta Bergaran elkarretaratze eta manifestazioak antolatu dituzte. Larunbatean giza katea egingo da Baionan.