Gazte independentista donostiarrak Baionara bidean ziren Senpereko bi hautetsik lagunduta, baina Arrangoitzeko bihurgunean atxilotu dituzte. Atxiloketa bortitza izan da hautetsiek azaldu dutenez. Irain ere egin diete poliziek. Hautetsiek, eurak ere, gazteekin batera atxilotzeko eskatu diete poliziei, baina ez diete autotik ateratzen ere utzi.