Aurreko asteburuan, Bilbon eta Europako beste hainbat hiritan oso test berezia egin zuten. Helburua arrazakeria detektatzea zen eta Bilbon bederatzi tabernetan egin zuten froga. Emaitza berriz, argigarria izan zen. Taberna gehienetan arabiarrei ez zieten sartzen utzi eta arraza beltzekoek ere arazo dezente izan zituzten. Iune Fernandez, SOS Arrazakeria elkarteko kideak kontatu digu larunbateko esperientzia.