Iñaki Ziarsolo, Arrosa Irrati Sareko kidearekin EAEko Gobernuak bultzatu duen irrati lizentzien Dekretu Proiektua aztertu dugu.  Bere hitzetan dekretuak “handiak saritu eta txikiak zigortuko ditu”. Kontua da gutxi barru, FMn emititu ahal izateko 34 irrati lizentzia esleituko direla Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta Ziarsolok azaldu digunez, Lakuako Gobernuak ez ditu irrati euskaldunak, irrati komunitarioak eta irrati libreak kontutan hartu Dekretu proiektu honetan.