1930. urtera arte ospatzen ziren inauteriak berreskuratu dituzte Trapagarango gazteek eta larunbat honetan ospatuko dituzte. Hori bai, aintzinako ospakizun hau berreskuratzeko herriko aiton-amonen lekukotasunak oso garrantzitsuak izan dira eta batez ere, bolondresen lana, izan ere, Udalak ezer gutxi egin du ohitura zahar hau berreskuratzearren. Azken batean, herriko gazteen ekimenaz berreskuratu ahal izan da Euskal Herriko inauterien historiaren zati txiki hau.