Hamar kantonamenduetako herritarrek bozkatu dute gaurko hauteskundeetan. Baxe Nafarroan Iholdi, Garazi eta Bastidan; Lapurdin Biarritz, Hazparne, Angelu, Baiona ekialdea, iparraldea eta mendebaldean; Zuberoan, Atarratzen. Aurrekoetan alderatuta parte hartzea baxua izan da eta aipagarria, bi hautagai abertzale igaro direla bigarren itzulira: Daniel Olzomendi Iholdin eta Dominique Bacho Garazin. Martxoaren 27an izango da bigarren itzulia.