Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida saioan BIRRACEL taldeko Kikiel (ahotsa eta baxua) eta Aitor Apurtu (Petruska Recordseko txerifa) izan dira. Bi zatitan banatuko da irratsaioan, lehenengoa BIRRACEL taldeari eskaini zaio, beraien ibilbidea eta musika sakondu da, baita beraien bukaera-agur kontzertuak aipatu ere (Martxoak 25 Pasai Antxon, Romeral Berri tabernan Suturarekin batera, eta Apirilak 2an Oreretako gaztetxean Ex-Pañolekin batera). Bigarrengo atala, Petruska Records-eri eskaini zaio, zigiluko nobedadeak entzun dira: EX-PAÑOLAK, BIG BROWN BEAVERS, KAKA ZAHARRA TA BI PUZKER, PERRO CALIENTE, PEDRADA EN LA KARA, ZANPATU, KAOS KOOPERATIV, APURTU… asko primizian! Beti bezela, lehiaketa, agenda eta inkesta aipatuko dira. Musika asko entzun da, irratsaio oso oso konpletoa eta interesgarria!