Datozen egunetan torturaren aurkako ekimen ugari izango dira Nafarroako hiriburuan. Gaur eguerdian elkarretaratzea antolatu dute Parlamentuaren aurrean eta igandean, torturatuak izan diren pertsonek deituta manifestazioa izango da autobus geltokitik hasita, eguerdiko 12tan. Hori bai, manifestazioaren atarian Torturaren Aurkako lehen Foro Zibikoa izango da Nafarroako hiriburuan. Foro horretan parte hartuko duen Ohiana Barrios psikologoa elkarrizketatu dugu gaurkoan.