Igande honetan ipar Euskal Herriko kantonamendu hauteskundeen bigarren itzulia ospatuko da eta Daniel Oltzomendi, EH Bai koalizioko ordezkaria da bigarren itzuli horretan lehiatuko den hautagai abertzale bakarra. Irabazteko aukera ez dutela baztertzen eta hauteskunde hauetan “onena” Iholdiko kantonamenduan ezkerreko abertzaleen artean sortu den elkarlan giroa izan dela esan digu.