Milaka lagunek parte hartu dute Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain lelopean Bilbon gaur egin den manifestazioan. Itxaropena ekarri dutela Euskal Herrira nabarmendu dute Gernikako Akordioko sinatzaileek. Auzitegi Gorenak Sortu ez legeztatzeko hartutako erabakiak euskal jendartean ezinegona sortu badu ere, etsipena gainditu dela gaur Bilboko kaleetan nabarmendu dute. Eskaera zehatza egin diote gobernu espainiarrari; giza eskubide guztiak errespeta ditzala, besteak beste, indarkeriarekin amaitu eta aukera politiko guztiak legeztatuz, eta Gernikako Akordioko eskariei erantzun diezaiela.