“Kasu, ikastola kexu” lelopean irakasle gabezia salatzeko manifestazioa deitu du Seaskak biharko eta dagoeneko, asko dira ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko protestarekin bat egin duten eragileak. Besteak beste, Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak, LAB sindikatuak eta Abertzaleen Batasuna eta Batasuna alderdiek Baionara joaiteko deia luzatu dute.