Hernaniko alkate eta ezker abertzaleko bozeramaileak bere poza agertu du Bilduk hauteskundeetara aurkezteko aukera izango duelako baina poz hori “neurtua” dela gaineratu du, “ezin baita ahaztu Euskal Herrian milaka eta milaka herritarren eskubide zibil eta politikoak urratzen direla”. Beitialarrangoitiaren ustez, Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia Euskal Herriaren garaipen bat da eta atzo, Bilbon, “herri bat zutik” ikusi zuela adierazi du.