Alderdi nagusi zenbaitek saiakera berezia egin dute aurtengo hauteskundeetan ahalik eta herri gehienetan zerrendak aurkezteko, Alderdi Sozialista eta Alderdi Popularra kasu. Estatu mailako inoiz baino militante gehiago aurkeztu dituzte bi alderdi hauek Euskal Herriko zerrendetan. Aipagarria da, popularrek ia herri guztietan aurkeztu dituztela zerrendak. Nafarroako argazkia egin digu Jasone Mitxeltorena kazetariak.