Nafarroan, leku aunitzetan, aurtengo hauteskundeetarako aurkezten diren taldeen kopurua nabarmen handitu da. Herri ttiki aunitzetan bi talde izatetik bortz edo gehiago izatera iragan dira, eta hala gertatu da Tafallan ere, aurten zazpi talde aurkezten direlarik. 11.000 biztanle dituen eta Erdialdeko hiri nagusia den honetan, Nafarroako talde nagusien lehia emanen da heldu den igandean.