Ezker abertzalearen legez kanporatzeak ez ohiko hamaika egoera sortu ditu azken urtetan Euskal Herriko makina bat herritan. Besteak beste, ezker abertzalea nagusi den herri askotan herritarrak ordezkari politikorik gabe gelditu dira euren udaletxeetan, Ondarrun esaterako. PPko Regina Otaolaren eskutik berriz, Lizartzako kasua bereziki latza izan da. Azkenean, igandetik aurrera Udaletxeak
herritarrenak bihurtuko dira berriro.