Xabier Arzalluzekin igandeko hauteskundeen emaitzak eta datozen egunetako paktuak aztertu ditugu Bostetako Diligentzian. Bildu proiektu handi guztien aurka azaltzen bada, PNV-Bildu akordioa oso zail ikusten du Arzalluzek, baina ez du uste hala izango denik. Bilduk negoziatu egingo dituela bai, baina ez dela proiektu guztien aurka “a la tremenda” joango uste du EBB ohiak.