Datorren igandean, ekainak 5, Km.0: dispertsioaren hamaika aurpegi proiektua aurkeztuko da jendaurrean Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Aurkezpena arratsaldeko 19.00tan hasiko da eta bertan bideogintza, argazkilaritza, web orrialdea, kale erakusletak, dantza, performanza eta senideen testigantzak izango dira ikus eta entzungai.

Aipatu proiektua, euskal preso politikoek pairatzen duten dispertsio politikaren inguruan senide eta lagun ezberdinekin burututako bidai-argazki eta testu bidezko lan sakona dugu. Iosu Trueba argazkilariak aurrera eramandako lana Etxerat elkartearen laguntzaz.