Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobidan saioan Atzera begira eta berriak atala entzun ahal izan da. Alta Tension (Balentzia), Utopia eta 8 bolas (Txile) taldeen musika entzun dira 90. hamarkadara begiratuz, gero Ex – pañolak taldearen “Gazte Iraultzaileak” lehen lana eta Ordiziko gaztetxeko 25.urteurreneko bilduman The Last Strenght, Dune Buggy, Burusoil, Herri Guda…taldeak entzun dira aktualitatera joaz. Horretaz gain inkesta, leihaketa eta agenda aipatu dira.