Frailetxea izan zen Agerria etxaldeak (Maule) bizitza berria hartuko du laster. Botere publiko eta herritarren nahikeria esker, jarduera anitzak jasotzeko prest den eremua. Dagoeneko lehen egitasmoa abian jarri du Izan Ontsa sozietateak. Gu, proiektu honen bultzatzaile diren Axun Olaran eta Joseba Badiolarekin mintzatu gara.