Udara geroz eta gertuago dagoen honetan, Donostiako Piratak motorrak berotzeari ekin diote. Hasteko, musika lehiaketa martxan jarri dute. Aurreko asteburuan lehen finalerdiak izan ziren eta datorren larunbatean, Donostiako Aste Nagusian taula gainera igoko diren hiru taldeen izenak ezagutuko dira. Kontzertu guztiak Groseko Kortxoenea gaztetxean izaten ari dira.