Igandean, igeldoko herritarrek hitzordu garrantzitsua dute. Herri Kontseilua hautatzeko hauteskundeak dira. Herria antolatu eta bere beharrak kudeatzeko erakunde honetan arituko diren zazpi ordezkari berriak aukeratuko dituzte asteburuko bozetan. Hauteskunde hauen atarian Miren Zinkunegirekin hitz egin dugu, igandera arte behintzat, Igeldoko Herri Kontseiluko kidea.